LA TXIKI DE LA SAN SILVESTRE 2025-EKO ARAUDIA
Vitoria-Gasteizko 41. San Silvestreko Txikian parte hartzen duten pertsona guztiek, parte hartze hutsagatik, probaren Araudia onartzen dute. Mesedez, irakurri ezazu ezagutzeko.
Arabako Atletismo Federazioak Vitoria-Gasteizko 41. San Silvestreko Txikia antolatzen du, 2025eko abenduaren 31n ospatuko dena.
1. Lasterketa hau 2010ean eta ondoren jaiotako eta izen-ematea formalizatzen duten kirolari guztientzat irekia dago. Ibilbidea 1,3 km-koa izango da, guztiz asfaltatuta. Nolanahi ere, antolakuntzak aukera izango du ibilbidean aldaketaren bat egiteko, egoerak hala eskatzen badu. Dortsalen muga: 900.
2. IZENA EMATEA https://www.sansilvestrevitoriagasteiz.com/ webgunean egingo da, abenduaren 15etik 28ra (biak barne). Onartutako ordainketa-modua kreditu edo zor-txartela izango da, eta ordainketa izen-ematea formalizatzeko unean egingo da. Izen-ematea eginda, ez da aurreikusten itzulketarik, ez titular aldaketarik.
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 2 euro
3. DORTSALAK JASOTZEA:
Lekua: Fundación Vital (ARKABIA) egoitza berria, Postas kalea 17, Foruen plazan
• Egunak: abenduak 29 eta 30
• Ordutegia: 10:00–13:30 eta 18:00–20:00
4. Ordutegia: 11:00etatik aurrera
• Prebenjamin–Benjamin (2016–2017–2018–2019 eta ondorengoak). Heldu batek lagunduta korrika egin dezakete.
• Alebin–Infantil–Kadete (2011-2012–2013–2014–2015). Laguntzailerik gabe.
Irteera Mendizabalako aparkalekutik izango da eta helmuga leku berean. Lasterketa amaitzeko gehienezko denbora 15 minutu izango da. Dortsala bularrean ikusgai jarri behar da, tolestu gabe. Ez da sailkapenik egingo.
5. Lasterketaren kontrola Arabako Atletismo Federazioko Epaileen Batzordearen esku egongo da.
6. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko proba honetan parte hartzeak sor ditzakeen kalte, galera edo lesioen erantzukizunik, ez parte-hartzaileari berari, ez beste pertsonei, ez eta hirugarrenek eragindako kalteen kasuan ere.
7. Izen-emanda dauden pertsona guztiek badute lasterketarako berariazko aseguru-estaldura. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko izen-ematea formalizatu gabe korrika egiten duten pertsonen erantzukizunik.
8. Parte-hartzaile guztiek, parte hartze hutsagatik, Araudi hau onartzen dute. Bertan jasota ez dagoen guztia World Athletics-en araudiaren arabera arautuko da.
