Vitoria-Gasteizko San Silvestrean parte hartzen duten pertsona guztiek, parte hartze hutsagatik, probaren Araudia onartzen dute. Mesedez,irakurri ezazu ezagutzeko.
Arabako Atletismo Federazioak Vitoria-Gasteizko 41. San Silvestrea antolatzen du, 2025eko abenduaren 31n ospatuko dena.
1.- Lasterketa honetan 15 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, izen-ematea formalizatuz, federatuta egon edo ez. Ibilbidea 5,900 km-koa izango da, guztiz asfaltatuta. Hala ere, antolakuntzak aukera izango du ibilbidean aldaketaren bat egiteko, egoerak hala eskatzen badu. Dortsalen muga 2.500 izango da.
2.- IZENA EMATEA webgune honen bidez egingo da: https://www.sansilvestrevitoriagasteiz.com/.
Abenduaren 16tik abenduaren 28ra, biak barne. Onartutako ordainketa-modua kreditu edo zor-txartela izango da, eta izen-ematea burutzerakoan egin beharko da ordainketa.
Izen-ematea eginda, ez da aurreikusten itzulketarik, ezta titular aldaketarik ere.
IZEN-EMATEAREN PREZIOA: 5 euro
Lasterketa herrikoia solidarioa da. Izen-ematearen 0,50 € BURU GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONEN ETA SENIDEEN ARABAKO ELKARTEARI bideratuko zaizkio. Helmugan lortutako diru-bilketa islatzen duen Txeke Solidarioa emango da. Ondoren, 2025eko San Silvestre lasterketako irabazleei sariak emango zaizkie.
ELITE ATLETAK: honako gutxieneko markak dituzten atletismoan federatutako atletek izen-ematea doan izango dute. Halaber, irteeran leku erreserbatua izango dute. Izen-ematea Arabako Atletismo Federazioan egin beharko dute.

3.- DORTSAL-CHIPA JASOTZEA:
Vital Fundazio (ARKABIA) eraikuntza berrian jasoko da, Postas kalea 17, Foruen plazan.
Egunak: abenduaren 29 eta 30.
Ordutegia: 10:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara.
4.- LASTERKETA HERRIKOIAREN SARIAK
(Arabako lizentzia duten atleten eta Arabako bizilagun diren herritarren artean bakarrik)

5.- Irteera 12:30ean izango da Mendizabalako aparkalekutik. Helmuga leku berean izango da.
Lasterketa amaitzeko gehieneko denbora 1 ordukoa da.
Dortsala-chipa bularrean ikusgai jarri behar da, tolestu gabe.
6.- IBILBIDEA – IRTEERA: Parking Mendizabala – Portal de Lasarte kalea – Elvira Zulueta kalea – Portal de Castilla kalea – Ramón y Cajal kalea – Paseo de La Senda – Manuel Iradier kalea – Dato kalea – San Prudencio kalea – San Antonio kalea – Florida kalea – Ramón y Cajal kalea – Micaela Portilla kalea – Gasteiz etorbidea – 180º biraketa Beato Tomás de Zumarraga kalearen bidegurutzearen inguruan – Gasteiz etorbidea – Elvira Zulueta kalea – Portal de Lasarte kalea – Mendizabalako aparkalekua – HELMUGA: Mendizabalako aparkalekuan.
7.- Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailu bakarrak antolakuntzak baimentzen dituenak izango dira.
8.- Hau oinezko lasterketa bat da; ez da baimenduko patinekin, bizikletarekin… lagunduta egitea eta ez da maskotekin korrika egitea onartzen.Segurtasun arrazoiengatik, debekatuta dago helmuga adingabeekin batera zeharkatzea. Dortsalik gabe parte hartzea debekatuta dago.
9.- Lasterketaren kontrola Arabako Atletismo Federazioko Epaileen Batzordearen esku egongo da, eta kronometrajea chip bidez egingo da elektronikoki. Sailkapenak San Silvestreko webgunean izango dira eskuragarri: https://www.sansilvestrevitoriagasteiz.com/.
10.- Antolakuntzak ez du bere gain hartuko proba honetako parte-hartzeak sor ditzakeen kalte edo lesioen erantzukizunik, ez parte-hartzaileari berari, ez beste pertsonei, ez eta hirugarren pertsona batek atletei kalteren bat eragiten badie ere.
11.- Izen-emanda dauden pertsona guztiek lasterketarako berezko aseguru-estaldura dute. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko izena eman gabe korrika egiten duten pertsonen erantzukizunik.
12.- Parte-hartzaile guztiek, parte hartze hutsagatik, Araudi hau onartzen dute. Bertan aurreikusita ez dagoen guztia World Athletics-en Araudiaren arabera arautuko da.
OHARRA – Atzerriko atleten inguruan / RFEA lehiaketetarako araudia. Arau orokorrak / 3.4 artikulua: Autonomia Erkidegoko lehiaketak.
Arau orokor gisa, lehiaketa hauetan ezin izango dute parte hartu RFEAren laguntza ekonomikoa duten estatuko atletek, ez eta atzerritar atletek ere. Bi kasuetan, debeku honek ez die eragingo atletek lizentzia duten autonomia mailako egutegiko probetan.
